Esperientziarik baduzu nazioarteko pertsonen kudeaketan? Arlo honetan profesionalki garatzen jarraitu nahi duzu? Hala bada, hau da zure aukera! Adeccon HAZI FUNDAZIOAREKIN elkarlanean gaude, Euskadiko elikaduraren eta basoen balio-katearen...
Esperientziarik baduzu nazioarteko pertsonen kudeaketan? Arlo honetan profesionalki garatzen jarraitu nahi duzu? Hala bada, hau da zure aukera!

Adeccon HAZI FUNDAZIOAREKIN elkarlanean gaude, Euskadiko elikaduraren eta basoen balio-katearen lehiakortasuna eta iraunkortasuna bermatzeko proiektu estrategikoak koordinatzen dituen Eusko Jaurlaritzaren erakundea. Bere pertsona sailean profesional Pertsonen teknikariaren profila duen pertsona bat era egonkorrean kontratatzea eskatzen du. Haren egitekoa langileak kudeatzeko eta administratzeko sistemak eta pertsonak kudeatzeko politikak diseinatu, kudeatu eta abiaraztea izango da.

Eguneroko lanean, hauek izango dira zure ardurak:

- HAZI Fundazioaren kudeaketa-sistemak eta barneko antolaketa-politika ezartzen eta garatzen laguntzea, bere ezagutza espezifikoa eskainiz.

- Langileen administrazioarekin eta HAZI Fundazioa osatzen duten pertsonen kudeaketarekin lotutako jarduera eta zeregin teknikoak zein sostengukoak garatzea.

- HAZI Fundazioko Giza Kapitalaren Garapen Politikaren barruan sistemak eta jarduketak ezartzeko eta martxan jartzeko prozesuetan laguntzea, ezagutza tekniko espezifikoa eskainiz:

- Partzuergoetako proiektuen identifikazioan, definizioan eta garapen teknikoan aktiboki parte hartzea.

- Prestakuntza-ekintzak eta dibulgazio-ekintzak egitea:

- Bere konpetentzia arloko eguneraketa teknikoen berri izatea, uneoro:

- HAZI Fundazioko barne-prozesuei buruzko araudia betetzeaKontrato egonkorra eta baldintza soziolaboral erakargarriak dituen fundazio garrantzitsu baten parte izango zara:

- Kontratu mugagabea.

- Urteko 41.461,38 euro gordineko ordainsaria.

- Astelehenetik ostiralera bitarteko lanaldia, sartzeko malgutasuna 7: 30etik 9: 00etara, eta irteteko malgutasuna 15:00etatik 16:30era.

- Telelaneko bi egun astean.

- Sektorean puntako erakunde batean lan egitea.

- Bere eginkizunak betetzeko egin behar dituen joan-etorriak aparte, hautagaiak HAZI FUNDAZIOAREN hiru egoitzetako bat: Donostia (Gipuzkoa), Abadiño (Bizkaia) edo Gasteiz (Araba) aukeratu ahal izango du lantokitzat.

Beharrezkoa da:

· Enpresen administrazioarekin, lan-harremanekin edo antzekoekin lotutako diplomaturak edo unibertsitateko gradua.

· Gutxienez 1 urteko esperientzia frogatua giza baliabideen sailetan eta/edo langileen administrazio-sailetan teknikari espezialista gisa lan egiten, eta kudeaketa-sistemak definitzen eta horien jarraipena egiten.

· Euskarako C1 maila, edo baliokidea.

· B motako gidabaimena.

· Desplazamenduetarako aukera izatea.

Pertsonen garapena gustuko baduzu, hau izan daiteke zure aukera!Hautagaitzak jasotzeko epea 2025eko urtarrilaren 31an amaituko da.Hautaketa-prozesuan printzipio hauek izango dira nagusi: "Pertsonen aukera-berdintasuna aniztasunean". Enplegu Publikoari buruzko 11/2022 Legean ezarritako printzipioak beteko dira.

Prozesuari eta haren garapenari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, deskargatu oinarriak esteka honetan:

https://hazi.eus/wp-content/uploads/basesCeus.pdf

No et perdis res!

Uneix-te a la comunitat de wijobs i rep per email les millors ofertes d'ocupació


Mai no compartirem el teu email amb ningú i no t'enviarem correu brossa

Subscriu-te ara

Darreres ofertes d'ocupació de Arts i Oficis a Araba

ANSAREO GRUPO

Araba, ES

En Ansareo, entendemos la importancia de identificar las necesidades de nuestros clientes y ofrecer soluciones adaptadas...

ANSAREO GRUPO

Araba, ES

En Ansareo, entendemos la importancia de identificar las necesidades de nuestros clientes y ofrecer soluciones adaptadas...